Azala
Liburua Eskuragarri

Araitz, Ixone eta Unai ahateen parkean / [testuak, Marisa Amigo ; ilustrazioak, Nuria Espinosa ; euskarazko itzulpena, Jon Mikel Mugika]

Ekimen solidario honek STOP Sanfilippo Fundazioarentzat dirua biltzea du helburu gisa. Lortutako dirua gaixotasuna aztertzeko erabiliko da, baita Sanfilippo sindromea pairatzen dutenei bizia salbatzeko ezinbestekoa den ikerketa klinikoa martxan jartzeko ere. Araitz, Ixone eta Unai dira istorio honetako protagonistak, eta Unaiek berak, 3 anai-arrebetatik txikitxoenak, lehen pertsonan idatzitako gutun batekin hasten da. Hiru ume abenturazaleek Bilboko ahateen parkean izandako txangoren gorabeherak eta sorpresak kontatzen dira lan honetan. Maria Luisa Amigok idatzi eta Nuria Espinosak ilustratutako ipuina da. Naiara Garcia de Andoin eta Jose Angel Garcia ipuineko protagonisten gurasoak dira; gaixotasun urri hau pairatzen duten umetxoen gurasoak, alegia. Denbora daramatzate dirua biltzen, haien seme-alaben bizitzak salbatzeko asmoarekin. Familiaren esperantza osoa pertsonekin erabiltzen dituzten sendagaien ikerketan dago jarria. Saguekin emaitza positiboak lortu arren, 3 milioi euro behar dira ikerketa aurrera eraman ahal izateko eta oraindik ez dute beharrezkoa den diru kantitatea bildu. Horretarako, beraien kasua munduko txoko guztietan ezagutzera eman nahi dute.

Zerrenda:
Egile nagusia: Amigo Fernández de Arroyabe, María Luisa
Egilea(k): Espinosa, Nuria
Argitaratua: Eibar : Iniciativas solidarias Isekin, [2014?]
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 5 urtetik aurrera (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N AMI ara Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22040431