Azala
Liburua Eskuragarri

Mina hartzeko ere / Juan Luis Zabala

Poema koldarrak. Izan ere, beldurra da poema gehienak zeharkatzen dituen gai nagusia; bizitzaren zailtasunek eta horiei aurre egiteko moduek markatzen dute liburuaren tonua. Beldurra zeri? «Minari, zahartzeari, gaixotzeari, hiltzeari, ingurukoak hiltzeari, ingurukoak gaixotzeari; baita ere giza harremanetako gaizki-ulertuei, erdi-ulertuei, ondoegi-ulertuei; nostalgiaren nagusitasunari; txikitako hizkuntzaren galerari eta euskararen beraren indar espresiboa galtzeari», idazlearen erantzunak. «Ez dirudi liburuko tonua bereziki optimista denik, eta ez da, baina badago bizitza zer den jakinda bizitzeko nahi bat, bizitzaren zailtasunak ukatzen ez dituena baina dagoena ezagututa eusteko modua topatzen duena», osatu du Leire Lopez editoreak. Liburua 58 poemaz osatuta dago. Ni-tik idatzita daude gehienak, nahiz eta batzuek bigarren eta hirugarren pertsona ere erabiltzen dituzten, eta laburrak dira oro har. Zabalak segidan eman ditu denak, atalik bereizi gabe.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zabala, Juan Luis
Argitaratua: Zarautz ; Iruñea ; Larrabetzu : Susa, L.G. 2022
Bilduma: Poesia (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak