Baserri hedatua = [El caserío expandido] / [testuak] Onintza Etxebeste Liras ; [itzulpena, Bitez, SL]
Baserriaren problematikan murgiltzen den doktorego-tesitik abiatuta, lan hau diziplinarteko ezagutza-hurrenkera baterako tresna bilakatzen da. Baserria zer den galdetzen badigute, gutako gehienok antzerako erantzunak emango ditugu. Ustez, argi dago zer den Euskal Herria atlantikoko mendi magalak eta ibarrak zipriztindu dituen eraikin hori. Baina hitz horren babesean biltzen denak mendez mende garatu duen ibilbidea dirudien baino askoz bihurriagoa da. Ikerketa honetan, Onintza Etxebeste Lirasek bilakaera hori azaleratu du, baina ez da mugatu soilik lehenengo sektoreko unitate produktibo familiarrak urratu duen bidera. XIX. mendearen amaieratik aurrera baserriari aitortu, eraiki edo egotzi izan zaizkion sinbolismoak ere jaso eta xehe-xehe azaldu ditu. Jakina denez, euskaldunon identitatearen ikur nagusietako bat bihurtu zuten, nahiz eta ikur horren esanahiak aldatzen joan diren. Egileak ikerketa kulturalen ekarpenez argitu du baserria XXI. mendera arte ekarri duen bidea. Eta ondare ia ukiezintzat jo den hori gure begien aurrean desmuntatu du. Zabaldu egin du baserria, haren geruzak eta atalak banan-banan hedatu ditu, etxea mota askotako egintzetara ireki arte. Horrela, harreman sareak ehundu ez ezik, esanahi berriak proposatu ditu, are probokatu ere, performance sorta baten bidez. Izan ere, arte esperimentazioa eta kulturaren gaineko gogoeta teorikoa eskua elkarri emanda ageri zaizkigu liburu honetan, eztabaida pizteko eta baserria ezarri zaion fetitxismotik askatzeko. Alegia,...
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Argitaratua: |
Donostia :
Kutxa Fundazioa,
L.G. 2022
|
Bilduma: |
Monografiak (Dr. Camino Institutua, Kutxa Fundazioa)
; 70 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Egilearen webgunea Ikus liburuaren bertsio digitala Ikus arte-liburuaren aurkezpen-bideoa |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 728.6(460.15/.16+447.9) (091) ETX bas | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK22040202 |