Zientzialari (Aduna Badiola) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : haurtzaroan kirola egiteak, osasuntsuago egotera eraman gaitzake / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: haurtzaroan kirola egiteak, osasuntsuago egotera eraman gaitzakela ikusiko dugu. Antropometria sistemari esker ezagutu dezakegu gizakion gorputzaren osaera eta konposizioa, eta muskuluen zein hezurren azterketatik abiatuta gizakion somatotipoa (gorputzaren itxura, forma...) nolako den jakin dezakegu. GIKAFIT (Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa) taldeko ikertzaileek antropometrikoki nolakoak garen, eta entrenamenduetako eduki zein kirol-probetan egiten dugunaren arteko erlazioa aurkitzen dihardute. Ideia eta termino hauek, beraz, bizitza osasuntsuarekin erlazionatuta daude. Literatura zientifikoan argi gelditu da kirola egiteak, fisikoki zein psikologikoki, onura asko dituela, eta haurtzarotik ohitura horien inguruan oinarri sendo bat sortuz gero, bizitza osasuntsu baten aldeko ideia indartu egingo dugu. Kirol eta ariketa fisikoari dagokionez, egoera ez da batere txarra, izan ere gaur egun erakunde publikoek bultzatzen duten garrantzitsuena bizitza estilo osasuntsu eta aktibo baten ideia delako. Arlo horretan lan interesgarria egin dute administrazio publikoek, baina GIKAFIT taldeko ikertzaileen ustez erronkarik garrantzitsuena burutzen duten ikerketa gizarteari helaraztea da. Horretarako erakundeekin harreman zuzena izatea beharrezkoa da, ikerketan aztertzen dutena administrazio...
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2022
|
Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
; 171 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 171 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22030492 |