Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Ibon Cancio) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : intersex fenomenoak feminizazioa eragiten du animalia arretan / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: Baina, zer suposatzen du Intersex fenomenoak? Nolako eragina du fenomeno honek euskal kostaldean? Gai honi buruz gehiago sakontzeko UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioan irakasle eta ikertzaile den Ibon Canciorekin elkartu gara. Ugalketa sexualaren bidez ugaltzen diren izaki dioikoetan, hots, arrak eta emeak dauden espezieetan, genero bereizketa sexu determinazio genetikoari esker gertatzen da (gizakien kasuan x eta y kromosomak). Hala ere, ingurunean gertatzen diren aldaketek genetikoki egokitutako sexua aldatzea eragin dezakete espezie dioiko batzuetan. Korrokoien kasuan, adibidez, bizi diren uretan dauden zenbait sustantzia kutsatzailek Intersex izeneko fenomenoa eragiten dute. Horren ondorioz, arrek, espermatozoideak ekoiztu beharrean, obozitoak ekoizten dituzte beraien barrabiletan, hau da, feminizatu egiten dira.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Cancio, Ibon
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2018
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 97
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 97
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK22030362