Azala
Liburua Eskuragarri

Badakit baratzea lantzen / Elena Odriozola

Negua amaitzen denean, lanari ekiteko eta ereiteko garaia da. Prozesu luze eta lanpetua da, eta naturan gertatzen diren aldaketak ikusten ditugu egunez egun. Landareei eskaintzen diegun ardura poztasun eta harrotasun iturri etengabea da: lehenengo kimuak ikustean; gero, loreen agerpenean; eta horrela uzta bildu arte. Irakurle txikiari prozesu naturalen jarraipena denboran zehar ulertzeko, bere elikagaiak nondik datozen jakiteko eta baratzezain alai bihurtzeko aukera ematen dion liburua da hau. Oi, zenbat lan ematen duen baratzeak! Bai atsegina dela ikustea landareak hazten eta loratzen eta fruitu goxoak ematen.

Zerrenda:
Egile nagusia: Odriozola, Elena
Argitaratua: [S.l.] : Ediciones Modernas el Embudo, 2022
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Badakidala (Ediciones Modernas el Embudo)
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren booktrailerra
Adina / Maila: 0-4 urte (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Liburu elkarreragilea LE ODR bad Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22030237