Frantziako Iraultza [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Benito KMK
Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "Frantziako Iraultza" gaia eskaintzen digu. Gainera galdera batzuk proposatzen dizkigu Beñatek: 1- Zein zen Frantziako egoera iraultza aurretik? Nola bizi zen noblezia eta nola herri xehea? 2- Zein izan zen herri xeheko kideek (hirugarren estamentuak) askatasunaren bidean emandako lehen urrats erabakigarriena? Zein neurri hartu zituen? 3- Erregearen exekuzioaren ondoren, nork hartu zuen boterea? Zein idearen ordezkaria zen? 4- Zergatik deitzen zaio Robespierren garaiari "Izuaren Garaia"? Azaldu periodo horretan gertaturikoa. 5- Nolakoa izan zen Robespierren gobernuaren amaiera? Zergatik uste duzu exekutatu zutela?
Argitaratua: |
[S.l.] :
Benito KMK,
2020
|
---|---|
Bilduma: |
Benito KMK (Youtube kanala)
|
Hezkuntza-etapa: |
Batxilergoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
Ikasgaia: |
Mundu Garaikidearen Historia Geografia eta Historia |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak Curriculumeko baliabideak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus youtube kanala |
Adina / Maila: |
DBH eta Batxilergoa I. maila |