Asiako erliebe unitate nagusiak [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Benito KMK
Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "Asia, erliebe unitate nagusiak" gaia eskaintzen digu. Gainera azalpen batzuk partekatzen dizkigu: ASIAKO ERLIEBE UNITATE NAGUSIAK (guztira 37 erliebe elementu) •6 Itsaso edo ozeano: Ozeano Artikoa, Itsaso Beltza, Itsaso Gorria, Ozeano Indikoa, Ozeano Barea eta Bering Itsasoa. •7 Golko, uharte edo uhartedi: Pertsiar Golkoa, Omango Golkoa, Bengalako Golkoa, Indonesia uhartea, Borneo uhartea, Filipinar uhartedia eta Japoniar uharteak. •7 Penintsula: Anatoliako Penintsula, Arabiar Penintsula, Industan Penintsula, Malakako Penintsula, Indotxinako Penintsula, Koreako Penintsula eta Kamtxatkako Penintsula. •9 Ibai edo aintzira: Tigris eta Eufrates ibaiak, Kaspiar Itsasoa, Aralgo Itsasoa, Indo ibaia, Ganges ibaia, Mekong ibaia, Ibai Urdina eta Ibai Horia eta Baikal Aintzira •4 Mendikate zein mendilerro: Zagros Mendiak, Ural Mendiak, Himalaia eta Altai Mendiak. •4 Lautada edo basamortu: Irango Goi Lautada, Tibeteko Goi Lautada, Mendebaldeko Siberiako lautada eta Gobiko basamortua.
Argitaratua: |
[S.l.] :
Benito KMK,
2020
|
---|---|
Bilduma: |
Benito KMK (Youtube kanala)
|
Hezkuntza-etapa: |
Batxilergoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
Ikasgaia: |
Geografia Geografia eta Historia |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak Curriculumeko baliabideak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus youtube kanala |
Adina / Maila: |
DBH eta Batxilergoa 2. maila |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22030218 |