Ipuin izugarriak / aukera eta sarrera, Xabier Mendiguren Elizegi ; [Begoña Bilbao ... et al.]
Joan den hamarkadan kaleratu ziren ipuin onenetakoen antologia honek bere baitan biltzen du, nolabait ere, XX. mende osoa: nekazari eta arrantzale giroko Euskal Herrian hasi, gerra garaiko eta gerraosteko estualdietatik pasatu, gaur egungo gatazkak kontatu, eta geroaldi zehaztugabe bateko larritasunarekin amaitu. Era berean, literatura-modu desberdinen panorama eder bat eskaintzen digu, kontakizun tradizionaletik elkarrizketa gisa eraikitako istorioraino, fantasiatik errealismorako joan-etorriko bidaian. Bilbao, Zamakola, Txikilu, Fernandez, Morales, Gabiria eta Canok idatzitako ipuinok testu biribilak dira batetik, irakurleari atsegin bete eta gustagarria emango diotenak; bestetik, baina, zeinek bere gai eta ikuspegiarekin, hunkipen bat sortzeko gaitasun arraro hori daukate: gupida, beldurra, artegatasuna... Horregatik dira egiazki ipuin izugarriak: maisutasun teknikoaren dirdirari bihotz barreneko dardara eransten diotelako.
Egilea(k): | ; ; ; ; ; ; ; |
---|---|
Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2004
|
Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 244 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |