Narraztien mintzoa / Xabier Montoia
"Anfetamiña", "Likantropo" eta oraingo "Narraztien mintzoa" honek osatzen duten triangelua Xabier Montoiaren kosmosaren behin behineko zatia baino ez da. Bidea egitekotan arriskatzen jakin behar dela dakien poetak jauzia egin du berriro, lehenagoko "Likantropo" hartan atzeko oina eta aurrekoak eremu berriak zapaltzen dituelarik dagoeneko. Egiten diharduen bide honetan -egungo euskal poesiagintzan originalenetarikoa- irakurlego gero eta zabalagoak aurkituko ditu literatura eta musika, lilura beraren aurpegi infinitoetariko bi baino ez direnak, biak bizirik biziz lehertuz kolegaren obran. Beranduegi helduko dira betikoak. Guri, bost. Liburu hau dastatzen hasteko ez gaude inoren bedeinkapenaren zai.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Lasarte-Oria :
Susa,
L.G. 1988
|
Bilduma: |
Poesia (Susa)
; 3 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P MON nar | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1010520 |