Abel Sanchez [Interneteko baliabidea] / Miguel de Unamuno ; itzultzaileak, Miren Arratibel, Aintzane Atela
1917an lehen aldiz argitaratua, ez du arrakasta handiegirik lortu gaur egunerarte, hizkuntza desberdinetara itzulia izan delarik. Obra hau ezagututa, bere teoriari dagozkion oinarriak ere ezagut ditzakegu, bertan jasoak baititu egileak bere iritzi eta irizpide nagusiak. Hasteko, kontutan hartu behar duguna hauxe da: bere ikuspegiaren arabera, idazle batek sortutako pertsonaiak, bereak diren aldetik, autore horren zati bat dira. Azkenean, pertsonaiak ideietara murrizten ditu eta bere esperientziatik tratatzen ditu gaiak, honela aztertuaz gizakiaren barne grinak, «hediondas simas del alma humana» derizkionak hain zuzen. Lan gehientsuenak bezala, bere bizitzan eragiten duten barne gatazkak azaltzen ditu autobiografikoki, baina azkenean, zabaldu ere egiten ditu eta erakutsi nahi digu, bere esperientziatik abiatzen bada ere, gatazka horiek gizaki guztiongan ematen direla, orokorrak direla. Gatazka horiek aztertzea helburu, teknika moldatzen du bere nahiak bete ahal izateko, berrikuntza teknikoak sortuz. Abel Sánchez idatzi zuenerako bazterturik zuen nobela historikoa, eta hauek ez zituenaren erakusgarri dugu bere lanak toki eta garai zehatzetan ez kokatzea. Hauxe da bere estiloa hain «zakarra», gogorra izatearen arrazoia, hornidura gutxiz lagundutakoa alegia. Egiturak hezurdura hutsa dira, izan ere, Unamunok ez baitu nahi irakurlearen arreta giza grina eta ekintzetatik urruntzea. «No he querido distraer al lector del relato del desarrollo d...
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Euba :
Ibaizabal,
L.G. 1992
|
Bilduma: |
Literatura Unibertsala (Ibaizabal)
; 12 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
kus liburuaren bertsio digitala (armiarma.eus) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N UNA abe | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK22020081 |