Erromako emakumea [Interneteko baliabidea] / Alberto Moravia ; itzultzailea, Koldo Biguri
Alberto Pincherle, edo, ezagunagoa den bezala, Alberto Moravia mende honetako Italiako nobelagilerik handienetako bat da, segur aski beste hizkuntzetara gehien itzuli dena, eta zinemara eramandako obra gehien idatzi dituena. Erroman jaio zen, 1907an, familia burges batean. Bederatzi urte zituela, hezurretako tuberkulosi idorrak jo eta bederatzi urte luzez egon zen gaixorik, eta eritegietan bizi behar izan zuen, ohiko ikasketarik egin ezinik; horrela, irakurle esperientzia handia eskuratu zuen, eta gaixotasunak eta bakardadeak ezarritako gelditasunean eta barne bizitzarako eta hausnarketarako eman zion denbora luzean idazle izango zenaren «aprendizgoa» egin zuen. Hasi ere, oso gazterik hasi zen idazten, eta bere lehen nobelak, 1929an argitaratu zuen Gli indiferenti izenekoak, arrakasta eta ospe handia inguratu zion, baina baita Italian urte haietan boterean zegoen faxismoaren gaitzespena ere. Horrek arazoak ekarri zizkion bere hurrengo liburu batzuk argitaratzeko eta zenbait egunkari eta aldizkaritan idazten zituen artikuluak bere izenarekin agertu ahal izateko; eta ez hori bakarrik: Saloko errepublikako faxistek atxilotu beharreko «bazter-nahasle»en zerrenda beltzean sartu zuten, eta Elsa Morante bere emaztearekin ihes egin behar izan zuen bere bizilekua zen Capri uhartetik, baina ezin izan zuten fronte lerroa zeharkatu; horrela, Napolitik gertu dagoen Ciociara eskualdean geratu behar izan zuen, eta mendiko etxe batean bizi, beste iheslari askoren eta bertako nekazarien artea...
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Euba :
Ibaizabal,
L.G. 1993
|
Bilduma: |
Literatura Unibertsala (Ibaizabal)
; 32 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Ikus liburuaren bertsio digitala (armiarma.eus) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N MOR err | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK22020021 |