Izurria [Interneteko baliabidea] / Albert Camus ; itzultzailea, Imanol Tapia Etxeberria
Albert Camus (1913-1960) Algeriako Mondovi izeneko herrixka txiki batean jaio zen. Algerren, Belcourt izeneko auzoan, bizi izan zen haurtzaroan eta gaztaroan, inoiz ahaztuko ez zuen pobreziaren eta Mediterraneoko eguzkiaren ezaugarripean. 1914ko gerratean hil zitzaion aita, argazki soil bat izan zuelarik haren oroigarri bakarra. Ama, berriz, isila, nekez hitz egiten zuena zen, apenas irakurtzen zekiena. Hamazazpi urterekin, ikasle iaioa turberkulosiak jota geratu zen eta makina bat erorialdi izan zituen. Garai hartan ezagutzen du Camusek filosofia, eta laster sumatuko du idazteko grina ere. Antzerki talde afizionatu batean lan egin ondoren, Parisera pari zen, bertan kazetari lanetan jardun zuelarik. II Gerrate Mundialean erresistentzian «Combat» delako taldean ibili ondoren, izen bereko egunkarian zuzendari lanetan aritu zen 1945 eta 1947 bitartean. Lehenengo bi liburuak Algerian plazaratu bazituen ere, 1942an argitaratutako «L'étranger» eleberria eta «Le mythe de Sisiphe» saioarekin ezagutzera eman zuen bere burua, eta bigarren narrazio lan batekin lortu zuen ospea: «La Peste» (1947). Eleberri honetan, «Izurritea»n alegia, nazien gerraren eta okupazioaren alegoria bat azaltzen digu eta, zentzu zabalago batean, giza izaerarena eta era guztietako zapalkuntzarena, izurritearen menpean eroritako Orango hiriaren deskribapenaren bidez. Eleberriko pertsonaiek giza jarrera desberdinak azaltzen dituzte sufrimenduaren, elkar bereiztearen, eritasunaren, heriotzaren aurrea...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Euba :
Ibaizabal,
L.G. 1992
|
Bilduma: |
Literatura Unibertsala (Ibaizabal)
; 30 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Ikus liburuaren bertsio digitala (armiarma.eus) |