Azala
Liburua Eskuragarri

Gauzak apur bat konplikatu dira / Pablo Sastre

Pablo Sastreren ipuin-bilduma eder honetan hiru kontakizun luze aurkituko dituzu, hiru ahots, bakoitza bere istorioa kontatzen: "K.ren egunkaria", II. Mundu Gerra garaian Baiona ttipiko etxe batean gordetako familia judu baten kontuak; "Fuster-en testimonioa", ez nor den ez nondik datorren inon ageri ez den emakume batek Bartzelonako komisaldegian sortzen duen noraeza; "Gau bateko distira", urbanizazio bat egiteko etxea txikitu behar dioten familia baten larriak... Estilo berezia landu du Sastrek: tonu lasai, natural bat bilatuz, giro bakoitzari ongien lotzen zaion moldean, ahozko erritmotik oso hurbil askotan. Kontu apalak dirudite, egunerokotasunean txertatuak, bizitza bezala, baina bizitza bera bezala, konplikatu egiten dira gauzak, bestela ez legoke literaturarik. Estilo xume horren azpitik, istorio bakoitzak du bere misterioa, bere intriga. Hiruren lokarri, marjinalidadearen ertzean dauden pertsonaiak, batzuetan legez kanpokoak, sarritan izenik ere gabeak: K., T., Zeta... Askoz gehiago da Sastrek hiru kontakizun hauetan apuntatzen duena, sujeritzen duena, argi eta garbi adierazten duena baino. Ez zaio falta intentziorik, zer esanik, baina literatura ari da egiten, irakurlearen sentsibilitatera iritsi eta hura inarrosi nahian

Zerrenda:
Egile nagusia: Sastre, Pablo
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean, L.G. 1998
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 183
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N SAS gau Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22010145