Miss karaoke : sormen prozesu baten erraiak / Oier Guillan & Metrokoadroka ; hitzaurrea, Edurne Azkarate ; hitzostea, Javier Barandiaran
EHAZEren argitalpen honetan ez duzue aurkituko antzerki naturalistaren ez logikarik ez manerarik. Aldiz, Oier Guillanen "Arra. Arraroa" (2010) eta "Mr. Señora" (2016) izenekoetan zeuden ideiak nahiz idazketa-estiloa antzemango dituzue. Ikuskizun honek hibridazio, identitate, auto-pertzepzioa, generoen auzia eta, halaber, antzezpenari buruzko gogoetak zentrifugatu zituen, betiere irudi poetiko, umoretsu eta kitsch-ak erabiliz. Liburuan, Metrokoadroka kolektiboak Pez Limbo taldearekin batera taularatutako "Miss Karaoke" antzezlanaren bi bertsio daude eskuragai: jatorrizko testua eta oholtzara eraman zena, sormen prozesuari buruzko kronika mamitsu batekin batera. EHAZEk testuok irakurtzeko eta gozatzeko proposamena egiten dizue, antzerki-osteak euskal antzerkiaren sisteman daukan tokiaren adierazle gisa.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egile korporatiboa(k): | ; |
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Donostia :
EHAZE,
2021
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Antzezlana (EHAZE)
|
Generoa / Forma: |
Antzerkia
Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Antzerkia (Helduentzat) | A GUI mis | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK22010055 |