Kuikui / [testua, Miren Amuriza Plaza ; ilustrazioak eta diseinua, Irrimarra]
Euskara, maitasuna eta balioak ardatz hartuta hamarkadak daramatzate lanean eta urtero inguruko arazoetatik abiatuta lanketak egiten dituzte. Aurtengoak "Kuikui" izena du, ipuin diskoa da, Miren Amurizak idatzita eta Irrimarrak ilustratua. Txorien kantuez eta herrien hizkuntzez hitz egiten du. "euskaraz hitz egin nahi dugu, baina ariketa inklusibo bat egin nahiko genuke. Ez soilik euskaraz, euskal kultura; baizik eta gure hizkuntzarekin eta inguratzen gaituzten beste hizkuntza eta kulturekin dugun harreman horretaz". Amurizak "txorien hegaldian" jarri zituen eta hortik abiatuta sortu du Kuikui. Zozoak egiten du kuikui, beste hegazti batzuek beste txorrotxio batzuk dituzten bezala, eta horren bidez, guztiek "amalurra eta bioaniztasuna aberasteko" duten garrantzia adierazi dute. "Gure etxeko teilatuan, ehunka, milaka, miloika txori bizi dira. Zozoak tukanari Kui kuikui egin dio , tukanak hontzari kerrek, kerrek eta hontzak erle-txoriari, bu bururu uru uru. Gogoratzen? Hontzak bururu, tukanak kerrek, zozoak kuikui eta zu adaxka bat ahoratzen. Hegaztiez eta kantuez ari da ipuin hau; adaxkez, lumez, zuhaitz barne-hutsez. Edo norbanakoez eta hizkuntzez; elkar eraginaz, imitazioaz, hautuez. Irakurri eta entzuteko, memorizatu eta kantatzeko... Jolaserako liburu bat duzue honakoa."
Egile nagusia: | |
---|---|
Egile korporatiboa(k): | ; |
Argitaratua: |
Lasarte-Oria :
Katxiporreta,
2021
|
Edizioa: | 1. argit. |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura Haur eta gazteentzako musika |
Loturak: |
Ikus ipuin animatua Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
5 urtetik aurrera (urdina) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Album ilustratuak | AI AMU kui | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK21120008 |