Ozaze Jaurgainean : Jean de Jaurgainen Züberoa Herriko kontaira poetiko zonbait / Jean-Louis Davant Iratçabal
"Euskaltzainak" izeneko bilduman euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratuko dira, Akademiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere alboratu gabe. Jean de Jaurgain (1842-1920) Zuberoko jauntto txiki bat zen, denborarekin aberastasuna galtzen joan zen sendi batekoa eta laborantzatik bizi zena. Horretaz landa, Euskal Herriaren Historiaz eta Literaturaz asko ikertu eta idatzi zuen, frantsesez idatzi ere. Halaber, Euskaltzaleen Biltzarreko presidentea izan zen Jaurgainek, 1899an, xiberotar ahozko literaturaren sei kondaira poetiko idatzi zituen "Quelques légendes poétiques du Pays de Soule" liburuan. Jean-Luis Davantek frantsesez argitaratu zen liburua euskaraz ematen digu. Alegia, kondaira euskaraz zegoen baina orain horien azalpenak euskaraz ematen ditu zuberotar euskaltzainak. Halaber, Jean de Jaurgain nor zen azaltzen digu eta kondaira horien iturrien berri eman ere.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Bilbo :
Euskaltzaindia,
L.G. 2020
|
Bilduma: |
Euskaltzainak (Euskaltzaindia)
; 33 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Ikus argitatetxearen webgunea Ikus azalpen-bideoa Ikus liburuaren bertsio digitala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 929 Jaurgain, Jean DAV oza | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK21110202 |