Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Olaia Martinez) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : elikagai segurtasun alerten %40a etxeko praktika desegokiak dira / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: aurreko mendearen azken hamarkadetan izandako behi eroen gaitzaren edota koltza olioaren krisien ondorioz, kontsumorako elikagaien segurtasuna bermatzeko kontrolak aregotu egin dira azken urteetan. Hala ere, gaur egun oraindik badira esparru honetan aurre egin beharreko mehatxuak, denon ahotan dabilen palma olioaren auzia esate baterako. Baina badakigu zehatz mehatz arriskuak zeintzuk diren? Zein kontrol egiten zaikie gure etxeetara iristen diren elikagaiei? Nola areagotu genezake jaten ditugun produktuen segurtasuna?Galdera hauei erantzuteko UPV/EHUko Elikagaien segurtasun eta kalitateko irakaslea den Olaia Martinezekin izan gara. Bere esanetan, kontsumitzaileak berak ere erantzukizun handia dauka, izan ere, urtero gertatzen diren alerta kasuen %40a etxeko praktika desegokien ondorioz izaten da.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Martínez González, Olaia
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 74
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 74
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21100157