Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Ester Zuza) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : biomaterialak erabiltzen ditugu ehunen birsortze prozesuan laguntzeko / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: jakintza-arlo desberdinetako profesionalen ikerketak ezinbestekoak izan dira azken mendean ehun-ingeniaritzaren arloan eman diren aurrerakuntzak errealitate bihurtzeko. Zientzia honen helburu nagusia ehunen eta organoen funtzioa berreskuratu, mantendu edo hobetzeko erabiltzen diren egitura biologikoak garatzea da.Ehun-ingeniaritzan erabiltzen diren biomaterialak gorputzarekin elkarrekintzan jartzen dira ehun edo organoen eta inplanteen arteko interakzio egokia bermatzeko. Diseinatu nahi den inplantearen aplikazioaren arabera, propietate ezberdinetako biomaterial mota anitz ekoizten dira gaur egun.Baina, zer nolako ezaugarriak dituzte biomaterialek? Zeintzuk dira etorkizuneko erronka nagusiak ehun-ingeniaritzaren arloan? Galdera hauei erantzuna bilatzeko UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ester Zuza irakaslearekin izan gara.

Zerrenda:
Erakunde egilea: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Zuza, Ester
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 92
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 92
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21100119