Azala
Liburua Eskuragarri

Ogia eta zirkua : literaturaren zeremonia magikoa Harkaitz Canoren "Neguko zirkuan" / Irati Jimenez

Uharte sekretu batean edo loriazko hiriren batean dagoen altxorraren bila doazen abentureroen espiritu euforikoaz, horrela abiatzen da Irati Jimenez saiakera liluragarri eta ezohiko honetan literaturaren lurral­deetan barna, Harkaitz Canoren "Neguko zirkua" ipuin-bilduman dagoen ezkutuko eleberriaren bila, literatura maite duten irakurle guztien gozamenerako. Intri­gazko nobela baten gisara proposatutako analisi literarioa daukazue esku artean, gure ipuingintza garaikidean mugarri den liburu baten eta egile baten literaturaren bihotzera egindako bidaia harrigarria. "Ogia eta zirkua" honetan literaturaren ezagutza sakona islatzen duen akrobazia miresgarria egin du Jime­nezek, bere narratibazko lanetan erakutsitako estilo oparo eta dotoreari uko egin gabe. Emaitza, euskal literaturak eman duen saiakera literariorik berezienetakoa duzue, irakurleak liburu batekin, liburu horretan dagoen liburuarekin eta literaturarekin berarekin maitemintzeko modukoa.

Zerrenda:
Egile nagusia: Jimenez, Irati
Argitaratua: Donostia : Erein, 2021
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Saiopaperak. Pentsamendua eta gizartea (Erein) ; 34
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S JIM ogi Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21100155
Saiakera LITE JIM ogi Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE21100115