Zientzialari (Joseba Ríos) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : harri-industriaren ikerketak historiaurreko jakintzak ematen ditu / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: Harri-industria edo industria litikoa lehenengo gizakiek erabiltzen zituzten harri tresneriari egiten dio erreferentzia. Harriak elkarren kontra kolpatuz, aho zorrotzak zituzten tresnak sortzen zituzten, biziraupenerako beharrezkoak ziren giza jarduera desberdinak burutzeko, hala nola, haragia moztu edo larrua eta egurra landu.Lehenengo harri tresnak orain dela 2,6 milioi urte agertu ziren Etiopian (Afrika). Egun, garrantzizkoak bilakatu dira, izan ere, historiaurreko gizakien kultura, ekonomia eta gizarte-antolakuntza nolakoa zen ikusteko eta denboran zehar izan zuten bilakaera ikertzeko baliagarriak dira. Euskal Herrian neandertalen okupazioaren xehetasunak eta historiaurreko harri-industriari buruz gehiago jakiteko, Joseba Ríosekin, Bizkaiko Arkeologi Museoko ikertzailearekin, bildu gara.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2021
|
Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
; 160 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 160 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK21100008 |