Azala
Audioa Eskuragarri

Ilustratuak eta entziklopedistak [Interneteko baliabidea - Audioa] / Zuzeu Podcast

Podcast honen helburua humanitateen dibulgazioa egitea da. Historia, filosofia, hizkuntzalaritza, literatura, etnografia... hamaika gai jorratu nahi ditugu ahalik eta modu arin eta gustagarrienean. Eta noski: euskara hutsean. Gaurko saioan historiako abentura bibliografiko handienetako bat, XVIII. mendeko lan intelektualik nabarmenena hartuko dugu mintzagai. Ezagutza zientifikoak eta Ilustrazioko pentsalarien ideiak lau haizetara zabaltzeko tresna izan zen eta Antzin Erregimeneko balore eta instituzioenganako mehatxua. Haren izenburua: Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers, hau da, Entziklopedia edo ofizioen, arteen eta zientzien hiztegi arrazoitua. Obra hark 28 liburuki, 72,000 artikulu, 16,500 orrialde eta 17 milioi hitzeko bolumena izango zuen. Hogeita bost urtez mila tipografo, koadernatzaile eta inprimatzaile aritu ziren lanean obra erraldoi hau ontzeko. Lan titanikoa, kontuan hartu behar baita garai hartan ez zela ez ordenagailurik, ez datu baserik.

Zerrenda:
Erakunde egilea: ZuZeu Podcast
Argitaratua: [Donostia] : Zuzeu, 2021
Bilduma: Paperezko itsasoa (Zuzeu Podcast) ; 10
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Audioak
Loturak: Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera

Internet

Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Soinu-grabazioak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21090420