Azala
Liburua Eskuragarri

Bilboko etxola batean / Iñigo López Simón

Etengabe handitzen eta aberasten ari zen hiria zen Bilbo 1950eko hamarkadan, urte horietako hazkunde ekonomikoari eta industrialari esker, baina hazkunde horrek bazituen bere argi-ilunak; besteak beste, Bilbora lan bila etorri eta, etxebizitza duinik eskuratu ezinik, etxola bat eraiki eta bertan bizitzea erabakitzen zuten familiak. Eraikuntzako oholekin eta handik edo hemendik eskuratutako materialekin gau batean nola-hala altxatutako etxebizitza ziztrinak ziren gehienbat, ez argirik, ez urik, ez inongo erosotasunik ez zutenak. Eta hala eraiki ziren auzo osoak, ez baimenik ez zerbitzurik gabe, hiria inguratzen zuten mendi magaletan batez ere, baina baita hiri erdian ere, Ingelesen Zelaian adibidez, egungo Guggenheim museoa altxatzen den lekuan. Hamarkada bat baino gehiago iraun zuen fenomenoa izan zen, milaka gizon-emakume bizi izan ziren etxola prekario horietan, baina horren oroigarri publikorik ez dago inon, gertaera hark lotsaz gorrituko bagintu bezala. Iñigo Lopez Simon egileak historialariaren zehaztasunaz baina hiritarraren kontzientzia kritikoaz heldu dio gaiari, Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako kronika bizi eta beharrezko honetan

Zerrenda:
Egile nagusia: López Simón, Iñigo
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2021
Bilduma: Lekuko (Elkar) ; 33
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Etiketak: Etiketa erantsi
Etiketarik gabe, Izan zaitez lehena erregistro honi etiketa jartzen!

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 338.1(460.152Bilbao) LOP bil Eskuragarri  Eskatu IRALE21100112
Monografia 338.1(460.152Bilbao) LOP bil Eskuragarri  Eskatu EK21090359