Azala
Liburua Eskuragarri

Sasi artean Elgeta / gidoia, Koldo Izagirre ; marrazkia, Dani Fano ; kolorea, Garluk

Bi urteotan "Xabiroi" aldizkarian atalka argitaratutako lanak komiki-album formatua hartu du lan honetan. Jacinto Rivas Elgeta trikitilaria da protagonista nagusia. "Xabiroi" komiki aldizkaria ezagutzen dutenek ondo dakite Sasi artean Elgeta zer den. Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen aldizkarian 2019ko ekainean estreinatu zuten izen bereko saila. Ordutik, bi urteotan atalka plazaratu dute Elgetako Intxuzabal baserriko Jacinto Rivas trikitilariaren ibilerak komiki formatuan jasotzen dituen lana.Koldo Izagirrek sortu du gidoia, Dani Fanok egin ditu marrazkiak eta Garluk Agirrek eman dio kolorea.Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin elkarlanean burututako proiektua da, eta elkarteak proposatu zion Xabiroi aldizkariari Jacinto Rivas Elgetaren figura gero album bihurtuko zen sail bat martxan jartzeko. Eta horrela izan da.Koldo Izagirrek eginda zeukan Elgetari buruzko biografia "Elgeta, sasiaren sustraiak" izenburupean, eta abiapuntua izan da. Elgetaren bizitza ezagutzeak gerra aurreko eta osteko garaietara gerturatzeko aukera ere ematen du. Umezurtza zen eta Intxuzabal baserrian hartu zuten.

Zerrenda:
Egile nagusia: Izagirre, Koldo
Erakunde egilea: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
Egilea(k): Fano, Dani ; Agirre, Ekaitz
Argitaratua: [Donostia] : Azpeitia : Ikastolen Elkartea ; Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2021
Edizioa: 1. ed.
Gaia:
Generoa / Forma: Komikiak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Komikia K IZA sas Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21090339