Europako ezker berria : (gizarte mugimendu bati hurbilduz) / Xabier Mendiguren
"Europako Ezker Berria" liburuak, aspaldi honetan gure euskaran arrapaladan sartzen ari den gaiaren, hots, gizartea zientziabidez analizatzearen hildoari darraikio. Honek, halabaina, gizarte mugimendu berezi bat aztertu nahi du, ez noski xeheki, zenbait zuin nahiz arrasto agertuaz baizik: tituluak adierazten duen mugimendua alegia. Zer dela-eta, ordea, liburu hau? Batetik, euskaldun garela-eta, ez gaude Europako prolemetatik at; bestetik, mugimendu hori zenbaitek berritzat hartu nahi ez duen arren, idazleak --aztertu duen beste askorekin batera-- joera berria nabari du, ernemuinetan bederen, giza-maila arteko borrokan. Dagoenean, lan baliosa gazte honek eman diguna; batez ere, dibulgazioeran taxuturik dagoenez, askoren probetxurako gerta daitekeelako. Emanen al digu hortik aurrera istudiatzeera joanda dabilen nahiz gure artean bertan dagoen halako gazte istudiante multzoak tamaina honetako libururik, nork bere gaiaz.
Zerrenda: