Azala
Liburua Eskuragarri

Nor izan nahi zenuke? / [testua eta irudiak] Arianna Papini ; [itzulpena, Fernando Rey Escalera]

«Nor izan nahi zenuke?» irakurle gazte-gaztentzako album bat da, narrazio-egitura errepikakorra duena oinarria, aurrekoari lotutako pertsonaiak gehituz. Rebekak arrain izatea du amets; arrainak hontza izan nahi luke; hontzak krokodiloa miresten du, eta horrela, bata bestearen atzetik, etxeko animaliekin edo animalia basatiekin, bukaera zirkularra izan arte. Horri esker, irakurleak jakinduriaz betetako irakaspena jasoko du: irudimenari esker, zer nahi, eta huraxe izaten ahal gara. Arianna Papiniren kontakizunaren planteamendua soila da, eta irudi lau eta eskematikoak ditu lagun, collagearen teknikarekin egindako kolore eta testurak papereratuz. Emaitza irakurgai eder eta osoa da. Orrialdeek arrastoak uzten dizkigute ikusmenaren bidez sormen-josteta honetan parte har dezagun. Bi pertsonaiaren bat-egite fantastikoari esker, izaki hibridoak sortzen dira: arrain hankaduna, arrain-hegalak dituen hontz bat, krokodilo hegalduna… Animalia berezien sail bat, liburuko orrialdeez haratago ere handitzen ahal duguna.

Zerrenda:
Egile nagusia: Papini, Arianna
Beste egile batzuk: Rey, Fernando
Argitaratua: Arre: Pontevedra : Pamiela ; Kalandraka, 2021
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 5 urtetik aurrera (urdina)

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI PAP nor Eskuragarri  Eskatu EK21090049