Problemak ebazteko estrategiak : Matematika : Lehen Hezkuntza 5 / [proiektua eta argitalpena, Giltza-edebé taldea ; proiektuaren zuzendaria, Josep Estela Herrero ; koordinatzailea, Libe Arenatza Álvarez]
Koaderno honetan, ikasleek hainbat trebetasun garatuko dituzte, erronka matematikoak arrakastaz ebazteko, konpetentzia logiko-matematikoa indartzen duten estrategien bidez. Erronka berriei aurre egiteko interesa sortuko zaie eta, aldi berean, beren buruaren ganako konfiantza hartuz joango dira; helmugara arrakastaz iristeko bidean, etsi gabe ekiten ikasiko dute eta lan kooperatiboaren balioaz jabetuko dira. Lehen Hezkuntzako 5. mailako koadernoan, besteak beste, landuko da: problemak ebazteko metodo orokorra; marrazkiak, eskemak edo krokisak egitea; informazioa tauletan antolatzea; probak eginez kalkulatzea; eragiketa matematiko egokiak aukeratzea; baztertzea; iritzira kalkulatzea; arauak bilatzea; ereduak egitea; problemak birformulatzea; sinplifikatzea; atzetik hastea; analogia.
Zerrenda: