Azala
Liburua Eskuragarri

Erorien haranera Euskaditik eramandakoei eta beste erkidegoetatik lekualdatutako euskal herritarrei buruzko txostena [Interneteko baliabidea] = Informe sobre los traslados desde Euskadi y de vascos trasladados desde otras CC. AA. al Valle de los Caídos / Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua Gogora

Sarreraren ondoren, hiru atal handitan banatuta dago dokumentu hau. Lehendabizikoan, aurretiazko azterkizunak argitzen dira, hau da, ikerlanaren helburua eta kontsultatu diren iturriak, eta lanerako erabili den metodologia. Bigarren atalean, lortu diren emaitzak deskribatzen dira: lekualdatzeen historia administratiboa eta normatiboa; Euskaditik eramandako gorpuzkien eta beste autonomia-erkidego batzuetatik eramandako euskal herritarren behin-behineko kopuru totala, eta haien identifikazioa; eta lekualdaketak egiteko erabilitako modus operandia. Amaitzeko, azken atalean, txostenaren ondorio nagusiak jasotzen dira, zailtasunetatik hasi, eta gomendioetan amaituz, emaitzak aletuz tartean. Atal horretan, lortutako emaitza guztien laburpen-taula bat ere erantsi da. Gainera, bi eranskin ditu txostenak. Lehenak, zendu guztien errolda jasotzen du. Hori osatu gabe dago; izan ere, agian Espainiako beste leku batzuetatik eraman zituztenak gehitzea falta delako oraindik, eta identifikatu gabe daudenetako asko ere bai. Bigarren eranskinean, azaltzen da zenbat euskal familia ari diren gaur egun gestioak egiten beren familiartekoen gorpuzkiak berreskuratzeko, bai Gogoraren bidez eta baita nork bere kabuz. Familia horiek beren helburua lor dezaten Gogorak arautu duen prozedura eta egin dituen gestioak ere zehazten dira atal horretan.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Gogora
Argitaratua: Bilbo : Gogora, 2019
Edizioa: Ed. eguneratua eta berraztertua
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala

Antzeko izenburuak