Azala
Jolas didaktikoak Eskuragarri

Zutani [Mahai jolasa] / [jolasaren sortzailea, Nerea Mendizabal ; ilustrazioak, Olatz Aguado]

Etxean zein eskolan erabil daitekeen joku didaktiko bat da, elkarrenganako ulermena lantzea helburu duena. Gure sentimendu eta beharrekin konektatzea helburu honetarako ezinbestekoa denaren uste osotik sortu da. Proposamena, jolasaren bidez norberarekin eta beste pertsonekin kontzientzia hartzean datza. Hau da, jolasean sentsazio desberdinak agerian jartzen dira, gero momentuan sortzen diren sentimendu eta beharren inguruan hausnartzeko. Horrela, modu dibertigarri eta erakargarriagoan, sentimenduak eta beharrak adierazten ikasten dugu eta aukera hau aprobetxatzen dugu norbere beharrak zainduko dituen ekintzak sortzeko. Guztion gune fisikoa izango den panel baten bidez aukera izango dugu egoera jakin eta erreal batean gertatzen zaiguna argitzeko, atsegina edo desatsegina izan daitekeena. Besteak modu konkretu horretan erantzun eta jokatzeko bizitzen ari dena imajinatzeko aukera ere emango digu. Guzti hau aintzat hartuta, denon beharrak kontutan hartuko dituen irtenbidea bilatu ahal izango dugu. Jolas hau Marshall Rosenberg-en Komunikazio Ez Bortitzeko ereduan oinarrituta dago. Jolasa binaka jolasten da, bat bestearen aurrean jarrita.

Zerrenda:
Egile nagusia: Mendizabal Etxeberria, Nerea
Beste egile batzuk: Aguado, Olatz
Argitaratua: [S.l.] : Nerea Mendizabal, L.G. 2013
Gaia
Generoa / Forma Jolas didaktikoak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus bideotutoriala
Adina / Maila: 4 urtetik aurrera