Kristalezko bularrak / Pablo Sastre
"Kristalezko bularrak" Pablo Sastreren zazpigarren liburua da, narrazio laburrez osaturiko bigarrena. Ipuinok ez dira gozoak, ez da happy end-ik liburuan. Agian egunerokotasunari hain estu loturik daudelako. Errealak bait dira giro eta leku desberdinak, errealak pertsonaia hauek, nonbaitetik ezagutzen ditugunak. Inoiz, inon ikusiak. Izan dugu haien berri. Eta hala ere asaldatu gaituztenak dira. Beldurtu egin gara. Hor da liburuaren meriturik handiena. Teknika eta estilo desberdinak erabiliz egileak lortu duen giroa. Ez dira ordea istorio solteak. Giza-paisaia harrigarri hau bat da, bakarra kristalezko bularren baitan harrapatua.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Lasarte-Oria :
Susa,
L.G. 1990
|
Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 3 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N SAS kri | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK21060069 |