Piparra / Josu Ozaita Azpiroz
Josu Ozaita antropologoak liburuan Ibarrako piparraren ekoizleen istorioak jaso ditu, beraien bizitzen hurbilpen bat eginez: Txumitxa, Ibar lur kooperatiba, Zubelzu eta azkenik, sortu berria den Arane pipar hautsa. Pipar bilketaz ere ari da liburuan eta nola ez, biltzaileez. Lehen herriko gazteak aritzen baziren ere, gaur egun munduko hainbat txokotako langileak aritzen dira bilketa lanetan. Ozaitak baratzean ikusten diren itzalak humanizatu eta gerturatu egin nahi izan ditu, "Ikusezinak" izena eman dio atalari, "ez baitakigu nor diren eta ezta zein bizipen edo bizitza istorio duten ere". Ildo honetatik jarraituta, antropologoak, Piparra "sinbolo kondentsatua" dela adierazi du, ez baitu ulertzen fruitu soil bezala, baizik eta "bere baitan historia, emozio, identitate eta istorio asko barne biltzen dituena". Eta nola ez, esperientzia eta emozio horiek ere bildu nahi izan ditu Ozaitak liburuan, festa, ibartar erruleta edo beste zenbait ataletan zehar. Herrian piparraren bueltan antolatzen diren landaketa, azoka, lehiaketak ere batu ditu liburuan. Eta Ibarrako Piparraren zabalpen gastronomikoago batean lagungarri izan daitezkeen 32 errezeta ere jaso dira liburuan, azken pintxo lehiaketetako irabazleenak.
Zerrenda: