Azala
Liburua Eskuragarri

Ernesto elefantea / [testua eta irudiak] Anthony Browne ; [itzulpena, Manu López Gaseni]

Ernesto oihanean galdu da eta, antza denez, hango inor ez dago prest elefante-taldera bueltatzen laguntzeko. Ez piztiarik indartsuenak, ez basatienak, ez azkarrenak ere egiten du elefantetxoari entzuteko zirkinik txikiena; aitzitik, mespretxuz tratatzen dute. Harrigarria bada ere, ordea, animaliarik txikienak eskaintzen dio behar duen laguntza eta aditzea. Istorio honetan, Anthony Brownek islatzen ditu protagonistaren izaera ausarta, haurtzaroak berezko duen jakin-mina, baina baita beldurra ere, konturatzen denean eta arriskuetatik babesten duen helduarengandik urrun eta bakarrik dagoela. Solaskide dituenen enpatia faltak gizarte indibidualista eta besteren arazoekiko sorgorra erakusten du. Gauzak, ordea, ez dira diruditena, eta itxuraz ahulen eta hutsalenak direnak gertatzen dira adoretsu eta eskuzabalenak, trukean ezer eskatu gabe. Bere ibilbide zabal eta entzutetsuan zehar ezaugarri izan duen xehetasunetarako joerari eutsiz, testuinguru koloretsu exotikoa eta pertsonaia zehazki karakterizatuak dauzkan obra bat aurkezten du egileak, kontakizunean zehar erakusten diren emozio sortarekin bat eginez.

Zerrenda:
Egile nagusia: Browne, Anthony
Egilea(k): López Gaseni, Manu
Argitaratua: Arre : Pontevedra : Pamiela ; Kalandraka, 2021
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 3 urtetik aurrera (urdina)

Antzeko izenburuak