Azala
Baliabide elektronikoa Eskuragarri

Izarraitz mendigunea [Interneteko baliabidea - Webgunea] / [Xabier Beristain]

Izarraitz mendigunea alderik alde ezagutzeko aukera ematen duen Interneteko ataria sortu du Xabier Beristain azkoitiarrak euskara hutsean. Informazio orokorra, argazkiak eta bideoak biltzen ditu webguneak eta parterik garrantzitsuena hamasei ibilbide, xehetasun guztiekin azalduta, hasiberriek zein ibilitakoek galbiderik izan ez dezaten, ibilbide bakoitza lau modutan aurkeztuta, besteak beste: Agirao Otzarretatik, Gaztelu Lasturretik, Atxuriko punta Mendarotik, Xoxote Azpeititik, Amezti Arroa Goitik... Xabierrek bakar-bakarrik bildu eta editatu du webgunean jaso duen material guztia, lau eratara aurkeztuta. Batetik, hasiberrientzako gida gisa, bidegurutzeak markatuta eta argazkiz lagunduta, ez galtzeko eta paperean inprimatuta eramateko moduan. Bestetik, "jende profesionalagoarentzat", Wikiloc bidezko mapa batean jaso du ibilbidea. Orientazioa gustuko dutenentzat da hirugarren aukera: ibilbidea bideoz grabatuta ageri da, hiru dimentsiotako animazio gisara. Eta, azkenik, dronearekin grabatutako bideoan erakusten du ibilbide guztia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Beristain, Xabier
Argitaratua: [S.l.] : Xabier Beristain, [2021]
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Erreferentzia-materialak
Eduki digital didaktikoak
Loturak: Webgunea ikusteko

Internet

Webgunea ikusteko
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentziazko baliabide elektronikoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21030317