Azala
Liburua Eskuragarri

Garen hori : tradizioaren eta etorkizunaren artean / Ana Urkiza

Zein dira euskal balioak, halakorik baldin badago? Zerk egiten gaitu Gu, eta nola uztartzen da izate kolektibo hori gutako bakoitzarekin? Ba al dugu euskal nortasunik eta nortasun horri dagokion markarik, irudirik? Eta zein leku du horretan kulturak? Zein da sortzaileen eta komunikatzaileen eragina nortasun horren eraikuntzan? Galdera horien eta antzekoen inguruan dantzan jarri ditu Ana Urkizak hainbat sortzaile, nor bere alorretik eta esperientziatik berbetan: Irati Jimenez idazlea, Carmelo Ortiz de Elguea pintorea, Jon Maya Sein dantzaria, Xabier Barrutieta arkitektoa, Dora Salazar eskultorea, Jon Garaño zinemagilea, Juan Carlos Perez musikaria eta Xabier Paya bertsolaria. Elkarrizketa horiek osatzen dute liburuaren zati nagusia, eta horiei gehitzen zaizkie lehen lerroko komunikatzaileak diren beste hainbat adituren gogoetak: Josu Bergara (publizitatea), Eduardo Apodaka (filosofia), Elixabete Garmendia (kazetaritza), Olatz Legarda (kirola), Ximun Fuchs (antzerkia), Iraia Oiartzabal (moda), Elena Arzak (sukaldaritza) eta Iñigo Ucin (enpresa). Denen artean mosaiko zabal eta ñabar bat eraikiko dute, gure herriaren isla izan litekeena, tradizioaren eta etorkizunaren artean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Urkiza, Ana
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2021
Bilduma: Lekuko (Elkar) ; 32
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea