Azala
Liburua Eskuragarri

Hizkuntza eta pentsakera [Interneteko baliabidea] / Larresoro ; azala, Remigio Mendiburu

Larresoro. Aspaldi honetan euskal letretan etengabeko lanean ari diren idazleen artean ba ote ezagunagorik? Ezaguntasuna berez arrazoi askogatik izan daitekeelarik, nekez aurkituko euskal arloan bide berri gehiago zabaldu duenik. Eta bide berriak era askotara zabal daitezkeelarik, ba ote zabaldutako bideetatik berak adina euskal idazle erakarri duenik? Novela eta ensaioa, beste inork baino gehiago eta lehenago -garai honetan behintzat- landu ditu. Aski bedi honako hauek aipatzea: «Leturiaren Egunkari ezkutua», «Peru Leartzako», «Huntaz eta hartaz», «Elsa Scheelen». Gaur beste liburu hau dakar argitara: «Hizkuntza eta pentsakera». Duela lau urte idatzi zuen Mitxelenak: «Larresoro dugu, nik dakidanez, Linguistika «berriaz» gure hizkuntzan mintzatu den idazle bakarra». Izan du geroztik ondorengorik. Liburu honetan ere Linguistika berriaz mintzo zaigu: estrukturalismoaz. Berriena ez bada ere, berriagoen sorrera eta iturburua. Linguistika ez ezik, Soziologia eta Psiquiatria ere, besteak beste, estrukturalismoaren argitan berrituak eta gaurkotuak izan dira. Guzti horietaz mintzo zaigu hemen. «Leit motiv» bakarra du liburu honek: Marxismoaren esan batzu estrukturalismoaren argitan aztertu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Txillardegi (1929-2012)
Argitaratua: Bilbao : Ediciones Mensajero, L.G. 1972
Bilduma: Etorbidean kultura (Mensajero) ; 12
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Interneteko baliabidea
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (jakin.eus)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 81 TXI hiz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21030005