Azala
Liburua Eskuragarri

Foixeko Katalina / [egilea] Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi" ; [gidoilaria, Angel Rekalde Goikoetxea]

Nabarralde Fundazioak Foixeko Katalinaren inguruko komiki bat argitaratu du. 1512ko uztaila da, Gaztela Nafarroa inbaditzeko atarian dago, gerra eta konkista hurbil daude. Foixeko Katalina eta Albreteko Juan dira herrialdeko buru; lau urteko seme Frantzisko gaixorik dago, oso larri. Joseba Asironek kontatutako ideia bati tiraka, Rekalde izan da obraren gidoilaria eta Azpiazuk, bere aldetik, «garatu» du lana. Marrazkilariak paralelismo bat ezarri nahi izan du erreginaren galera pertsonal eta politikoaren artean, «metafora» ilustratu bat. Zentzu honetan, Nafarroako erreinuaren gainbehera hurbiltzen zen heinean, Frantziskoren gaixotasuna gaiztotzea islatu du. 1512ko uztailaren 25ean, Gaztelako esanetara Albako Dukeak Iruña armaz hartu zuen egun berean hil zen Katalina eta Juanen semea Irunberriko gazteluan. «Erregina izatearen kostu pertsonala erakutsi nahi izan dugu», azaldu du Nabarraldeko zuzendariak, nabarmenduz Azpirozek kontakizunari gehitu dion ezinbesteko hunkiberatasun «aberasgarria».

Zerrenda:
Egile nagusia: Azpiazu, Ainara
Erakunde egilea: Nabarralde
Egilea(k): Rekalde Goikoetxea, Angel
Argitaratua: [Iruñea] : Nabarralde Fundazioa, L.G. 2020
Generoa / Forma: Komikiak
Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Komikia K AZP foi Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21010005