Azala
Liburua Eskuragarri

Goiko kale / Anjel Lertxundi

Nobelagile, poeta baten eginkizunik garrantzitsuenetakoa, "gauzen oroitzapena denboran zehar" gordetzean datza. Eta oroitzapena gordetzea, askotan, oroitzapenari irudimen sortzailearen bitartezko bizi berri bat moldatzea izan liteke. Haurtzaroak tiratzen gaitu, izutzen lilluratzen; gure nortasuna egiten hasi zen urrutiko haro hartatik, noizpeinka, sensibilitate minduaren uhinen bitartez aspaldiko oihartzunak heltzen zaizkigu. Txundituta geratzen gara. "Denbora galduaren bilaketa" hori behar beharrezko premia bilakatzen zaigu, premia oinazetsua. Eta oroitzen hasten gara. Gure izatearen zergatiak argitu nahi genituzke; ez dugu lortuko. Haurtzaroa putzu sakon bat da; bertan pilatzen joan den urak ez du hondoa ikusten uzten... Agian, noizpeinka, urrutiko distira bat: nostalgia bat, hutsune bat, haserre bat, frustrazio baten oinarriak, haur baten aurpegiko keinu misteriogarri hori... Pilatzen joan den urak ez du hondoa ikusten utziko. Baina oroitzen hasten gara, bilatzen, amesten; hari etena korapilatu nahirik. Eta nobela bat sortzen da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lertxundi, Anjel
Argitaratua: Donostia : Erein, 1984
Edizioa: 2. argit.
Bilduma: Literatura (Erein) ; 17
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N LER goi Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20120098