Askatasun haizea : motibazio politikoengatik sei hamarkada kartzelan Euskal Herrian = Vientos de libertad : seis décadas de cárcel por motivación política en Euskal Herria = Vents de liberté : six décennies de prison pour des motifs politiques en Euskal Herria : 1958-2020 / Joxerra Bustillo Kastrexana, Eugenio Etxebeste Arizkuren (Antton), Iñaki Egaña Sevilla
Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburua gure babesleen etxetara heltzen ari da azken egun hauetan. Izenburua "Askatasun haizea" da eta egileak Joxerra Bustillo, Eugenio Etxebeste Antton eta Iñaki Egaña izan dira. Aurtengo edizioa bakarra izan da eta hiru hizkuntzatan egin da: euskara, gaztelania eta frantsesa. Euren orrietan, 1958tik gaur egun arte arrazoi politikoengatik espetxeratutako 9.000 pertsona baino gehiagoren fitxak agertzen dira. 1950. hamarkadaren bukaeratik gaur arte, Euskal Herriko milaka pertsona zigortu dituzte kartzela-zigorrekin: epaiketa sumarisimoetan, auzitegi militarretan, Ordena Publikoko Auzitegian (TOP) edota haren ondorengoan, oraindik indarrean dagoen Auzitegi Nazionalan. Epaiketarik gabe zuzenean kartzelara bidali dituzten pertsonen kasuak ere ezagutu ditugu Euskal Herrian, dinamika errepikatuan. Batzuk hainbat egunez edo astebetez kartzelaratu zituzten, komisaldegi eta kuarteletako galdeketak gainditu ondoren. Beste batzuk bost, hamar, hogei edo urte gehiagoz egon dira kartzelan. Ehunka kartzelan daude oraindik. Borroka politikoetan parte hartzeagatik errepresaliatutako pertsonen zerrenda osatu dugu, premisa ideologiko desberdinetakoak: nazionalismo moderatutik hasi eta ezker iraultzaile erradikalenera, militante sozialistak, komunistak, errepublikanoak, anarkistak, kristauak, sindikalistak, karlistak, intsumisoak eta askapen borrokan engaiatutako abertzale boluntarioak barne. Kartzelatik ateratzeko grina partekatu duten pertsonak...
Deskribapen osoa
Zerrenda: