Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Haur eta gazte literatura [Interneteko baliabidea] / Mondragon Unibertsitatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUEZI) : irakur gida 2001-2014

2001-2014 Irakur Gida talde zabal baten lan jarraituaren eta 1.614 libururen irakurketa konpartituaren emaitza da. Lan horretan, Haur Liburu Mintegiak gomendatutako liburuak bildu ditugu, bakoitzari dagokion iruzkin laburrarekin batera, azken 14 urteotan argitaratu diren gidetatik hartuta. Urte hauetan asko ikasi dugu, eta, horrek liburuak aztertzeko eta aukeratzeko irizpideak fintzera eraman gaitu. Ondorioz, konturatzen gara orain dela 10 urte gomendatuko libururen bat gaur egun ez genukeela gomendatuko, eta, baita ere, beste modu batean idatziko genukeela hainbat iruzkin. Hala eta guztiz, liburu gomendagarriak urteroko gidetan argitaratu ziren moduan bildu ditugu, eta idatzi ziren moduan mantendu ditugu iruzkinak. Kuriositate moduan: irakurritako liburuetatik, 686 jatorriz euskaraz argitaratuak dira; 184, emakumeek idatzitakoak; eta emakume euskaldunek idatzitakoak, berriz, 58. Guztira, 192 izan dira gomendatu eta iruzkindutako liburuak. Gida hau ontzeko edizio lanean iruzkin guztiak irakurri ditugu berriz, eta gu geu harrituta gelditu gara zenbat liburu on daukagun euskaraz, eta eskura. Denek ez dute balio bera, baina badaude liburu oso onak, eta, iruzkinak jarraituz, irakurlea jabetuko da horietako askoren balioaz. Bestalde, beti bezala, iruzkinean jartzen den adina orientazio bat baino ez da; izan ere, garapen-erritmoak, haurren zaletasunak eta testuinguruak, besteak beste, sailkaezinak baitira. Eskoriatzako Haur Liburu Mintegiak eskerrak eman nahi dizkie, zinez, hainbat...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Argitaratua: Eskoriatza : HUEZI, 2014
Bilduma: Haur eta gazte literatura. Irakur gida (HUHEZI) ; 2014
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Baliabide digitalak
Loturak: Joan material honetara
Ikusi materiala Mondragon Unibertsitateko webgunean
Sinopsia:2001-2014 Irakur Gida talde zabal baten lan jarraituaren eta 1.614 libururen irakurketa konpartituaren emaitza da. Lan horretan, Haur Liburu Mintegiak gomendatutako liburuak bildu ditugu, bakoitzari dagokion iruzkin laburrarekin batera, azken 14 urteotan argitaratu diren gidetatik hartuta. Urte hauetan asko ikasi dugu, eta, horrek liburuak aztertzeko eta aukeratzeko irizpideak fintzera eraman gaitu. Ondorioz, konturatzen gara orain dela 10 urte gomendatuko libururen bat gaur egun ez genukeela gomendatuko, eta, baita ere, beste modu batean idatziko genukeela hainbat iruzkin. Hala eta guztiz, liburu gomendagarriak urteroko gidetan argitaratu ziren moduan bildu ditugu, eta idatzi ziren moduan mantendu ditugu iruzkinak. Kuriositate moduan: irakurritako liburuetatik, 686 jatorriz euskaraz argitaratuak dira; 184, emakumeek idatzitakoak; eta emakume euskaldunek idatzitakoak, berriz, 58. Guztira, 192 izan dira gomendatu eta iruzkindutako liburuak. Gida hau ontzeko edizio lanean iruzkin guztiak irakurri ditugu berriz, eta gu geu harrituta gelditu gara zenbat liburu on daukagun euskaraz, eta eskura. Denek ez dute balio bera, baina badaude liburu oso onak, eta, iruzkinak jarraituz, irakurlea jabetuko da horietako askoren balioaz. Bestalde, beti bezala, iruzkinean jartzen den adina orientazio bat baino ez da; izan ere, garapen-erritmoak, haurren zaletasunak eta testuinguruak, besteak beste, sailkaezinak baitira. Eskoriatzako Haur Liburu Mintegiak eskerrak eman nahi dizkie, zinez, hainbat urtez taldean lan egin duten partaideei, irakasle zein liburuzainei, haien interes bakarra liburu, literatura eta irakurleekiko maitasuna izan baita. Mintegiko partaideen zerrenda luzea da: batzuk denbora gutxi eman dute; beste batzuek, berriz, 20 urtetik gora. Bakoitzak, ahal zuen neurrian, bere onena eman du, eta hona hemen irakurle guztien ekarpenen emaitza. Taldean egin dugu lan, erabakiak batera hartu, eta ekoizpena denon izenean argitaratu dugu, urtero. Egun, gure lanaren fruitu oparoa dastatu dezakegu.
Deskribapen fisikoa:125 or. ; PDF