Azala
Liburua Eskuragarri

Sasiola : diru faltsua XVII. mendeko Durangaldean : iruzurra ala koroaren aurkako matxinada? / Mila Salterain

Eleberri historiko peto-peto honetan, Mila Salterainek, bizi-bizi eta irakurlearen jakin-gosea etengabe piztuz, historiografiak askotan iristerik ezin dezakeen bihurgune eta zokoetan barneratzen da, sakon eta luze ikertu dituen gertaera harrigarri batzuen berri emateko, neurri berean kronika eta nobela den artelan honetan. xvii. mendean, Gaztelako koroa gudan zebilen hainbat erresuma eta herrialderekin. Alde herrialderekin. Alde batetik, bereganatutako lurraldeak koroapean mantentzeak gastu handiak eragiten zizkion. Bestalde, Ameriketan bereganatutako lurraldeak eta lur haiek ematen zuten aberastasuna profitatzeko zor handiak egin zituzten gaztelauek: ehun eta berrogeita hamar urteren bueltan, lau aldiz egin zuen porrot Gaztelako Errege Ogasunak. Porrot egoera horretan, diruaren balioak etengabe beherantz egiten zuen, eta, beti bezala, herritar xumeek izaten zituzten galtzekoak. Bizkaiko Artxibategi Historikoak gorde du 1674tik 1677ra bitartean luzatu ziren peskizen eta haien ondorengo epaiketaren oroimena: Bizkaiko Teniente Jeneralak Sebastian Atxa arrazolarra eta beste hain-bat herritar auziperatu zituen «sobre falsificación de moneda falsa de oro, plata y vellón de molinillo en la casa de "Acha" y en las cuevas del monte "Amboto"». Zergatik eta zertarako ekin ote zioten herritar xume haiek dirua faltsutzeari hamabi urte luzean? Nondik ateratzen zuten txanponak faltsutzeko behar zen zilarra eta urrea? Baina beste zerbait da jakin-min eta harridura gog...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Salterain, Mila
Argitaratua: Irun: Alberdania, 2020
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Eleberria (Alberdania) ; 141
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N SAL sas Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE21050034
Narratiba (Helduentzat) N SAL sas Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20110357