Azala
Webgunea Eskuragarri

Unitateak LEDa piztu kableekin zirkuitu bat osatuz erresistentzia bat erabiliz [Interneteko baliabidea - Webgunea - Erronka] / Iametza

Ariketa hau aurrekoaren oso antzekoa da. Desberdintasun bakarra LEDaren aurretik jarriko dugun erresistentzia da, baina zergatik erabili behar dugu erresistentzia bat? Imajinatu urtegi bat, bertan atetxo bat irekitzen badugu ur korronte aterako da bertatik. Antzeko zerbait gertatzen da elektrizitatearekin ere, aurreko ariketetan erabili dugun Arduinoaren 3V3 pina urtegia litzateke eta elektrizitate korronte bat ematen du. Imajinatu dezagun urtegitik ateratako ura kanal batean zehar errota batera doala. Errotan urak gurpil bat mugitzen du eta gurpil horrek errotarriak mugitzen ditu, artoa ehotuz. Kanaleko ur emaria handiegia bada gurpilak azkarregi biratuko du eta puskatu egingo da. Berdin gertatzen da LED argiarekin ere, elektrizitate korronte handiegia iristen bazaio erre egiten da. Zer egin dezakegu errotaren gurpila ez puskatzeko edo LEDa ez erretzeko? Urtegiaren atetxoa pixkanaka ixten badugu ur gutxiago aterako da urtegitik. Atetxoa ireki eta itxiz ur emaria kontrolatu dezakegu. Atea orduan eta itxiago egon, orduan eta ur gutxiago aterako da eta alderantziz, atetxoa orduan eta irekiago egon, orduan eta ur gehiago aterako da. Emaria ahal bezain altua izatea komeni zaigu, horrela errotak arto gehiago ehotuko baitu baina beti ere errotaren gurpila puskatu gabe. LEDarekin ere antzeko zerbait gertatzen da, elektrizitate korrontea ahal den handiena izatea komeni zaigu, horrela argi gehiago egingo baitu, baina altuegia izan gabe, bestela LEDa erreko baita. Elektrizitat...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Iametza interaktiboa SL
Argitaratua: Lasarte-Oria : Iametza interaktiboa S.L. , 2019
Bilduma: Egingarriak (Iametza)
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Teknologiak
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Curriculumeko baliabideak
Eduki digital didaktikoak
Baliabide digitalak
Loturak: Joan material honetara
Adina / Maila: DBH
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK20100579