Itsasoak ez du esperantzarik / Luis Haranburu-Altuna
Guztiz moderno eta gaurkoa gertatzen da "tsasoak ez du esperantzarik" nobela, formaren aldetik: fokalizazioa, denbora, modua. Guztiz irakurterraza, lengoaiaren aldetik. Guztiz fresku eta bizikoia gaiari dagokionez, malenkonia-kutsuren bat nabarmentzen bazaio ere: kaletik datorren jendearen hotsa, urruti edo geldo, itsasoarena bezalakoa da. Itsaso da jendea, eta jendeak ere -hots, nobelaren protagonistak- ez du esperantzarik. Hala eta guztiz, kontaketa honen garrantzia eta behar bada handitasuna ez dago funtsean bere kontatzeko era modernoan, ez eta bere gaiaren xarmaduran, oso nobela moderno eta xarmangarria bada ere. Itxasoak ez du esperantzarik nobelatxoan gehien ukitzen gaituena, txundigarriena, bere "borobiltasuna" da nolabait, forma eta edukiaren artean lortutako proportzio eta armonia: ez zaio ezer falta, ez dago ezer ere soberan; oso euskal nobela guttik duen kualitatea.
Zerrenda: