Azala
Liburua Eskuragarri

Bakean utzi arte / Itxaro Borda

Burdinazko bizkar-hezurra txertatu diote Bereterretxeren Kantorearen lurraldeari. Gas naturalaren iragaitea negoziatu dute Jauntxo berriek, Lacquetik Calahorrara, Zuberoan eta Zaraitzun gaindi. Industriaroko eraikuntzen aurka oldartu dira Gaz-Pars elkartean bildutako 105 laborari zuberotar. Nobela honetan Itxaro Bordak ironiaz eta bozkarioz plantatu duen Amaia Ezpeldoi detektibe-ruralaren pertsonaia sentimentalak, gaurko mendeko beaumondarren eta agramondarren arteko gatazka giroan, aurkitu beharko du Gaxpar Buztanobi, Lakarriko gizon xahar desagertua. Ohizko eleberri beltzeko suspense larri eta krimen odoltsurik gabekoa dugu «Bakean ützi arte» hau. Eta krimenik baldin badago, estatuek eta lobbyek kudeatutako herrien suntsitze prozesuan datza, biztanle xeheen nahikundeen kontra. «Bakean ützi arte» omenaldi bat da. Maitasun seinalea. Borrokak dirauelako.

Zerrenda:
Egile nagusia: Borda, Itxaro
Argitaratua: Lasarte-Oria : Iruñea : Bilbo : Susa, 1994
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 11
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N BOR bak Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20090217