Azala
Liburua Eskuragarri

Euskal karma : rapsodia [Interneteko baliabidea]

Laguntza eske natorkizu, zeren, oraindik denbora luzeegi ez dela, B-12 izeneko martetar bat etorri baitzaigu Arantzazura, martetar euskaldun bat, zeren, inoiz susmatu bezala, azkenean frogatu baita hiperespazioan euskaraz baizik ez dela mintzatzen; ta B-12 delakoari, ikusirik bere osasun linguistikoaren egoera ezin hobea, eskatu genion gure hizkuntza salbatzeko beharko genituzkeen baliabideez eta bitartekoez horni gintzan. Nahi genuela hizkuntza sendoa, beti bat, bere hiztun guztiak bertan eroso sentitzeko modukoa, eta beti jori, norberak bere bitxikeriak eta ezberdintasunak islaturik ikusteko modukoa; jakintza eta munduaren plegu guztiak bere baitan, ahalegin berezirik gabe hartuko zituena, zientzia bezala josteta, olgetarako ongi zorroztua, amodiorako bezala gorrotorako, bakerako bezala gerrarako, malgua eta sortzailea baina harrizkoa eta betierekoa, noranahikoa, jakintzaren hegoak igoa, muin betirakoa eta, funtsean, munduan den guztiari egokia eta zehaztua. Eta izan zen kontua ezen B-12 delakoak erantzun zuela esanez, lehenbizi, hagitz plazer handiaz konplituko zuela gure eskaera, eta halaber esanez, bigarren, horretarako behar genuen lehen gauza literatur kanon bat edukitzea zela, hortik abiatuko genuela gure eraikuntza linguistiko erraldoi, gogoangarri eta atzeraezina.

Zerrenda:
Egile nagusia: Alonso, Jon
Argitaratua: Zarautz : Iruñea : Susa, L.G. 2001
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 45
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Internet

Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ALO eus Eskuragarri  Eskatu EK20090193