Azala
Liburua Eskuragarri

Emakume guztiok / [gidoia] Elizabeth Casillas ; [marrazkiak] Higinia Garay ; [Itxaso Díazek, Higinia Garayk eta Elizabeth Casillasek egindako elkarrizketetan oinarriturik ; itzulpena, Bego Montorio]

El Salvadorreko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etendura, borondatezkoa zein berezkoa. Izan ere, kondenatutako emakume gehienak hilketa larriagatik epaitu dituzte, konplikazio obstetrikoak izan ostean. Euren haurra hil izana leporatzen diete, eta berrogei urte arteko kartzela zigorra izan dezakete. Emakume guztiok nobela grafiko honetan Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarren historia kontatzen dute Elizabeth Casillasek eta Higinia Garaik: nola itzuli behar izan duten etxera inoiz delitu izan behar ez zuen zerbaitegatik espetxeratuta egon ondoren, eta zein zaila den birgizarteratzea haiek epaitzen, jazartzen eta baztertzen dituen jendarte batean. Hona zer dioen María Teresa Riverak, El Salvadorretik alde egitea lortu eta hango emakumeen eskubideen alde kanpotik borrokan ari den emakumeak: "Beste emakume baten eskubideak urratzen dituzten artean, ez gara libre izango". Kontakizuna haiena da, baina, historia, emakume guztiona. Emakume guztiok nobela grafikoa Mundubat fundazioak hasitako proiektu zabalago baten parte da. Mundubat 1988az geroztik ari da El Salvadorren lanean, eta baditu zenbait programa tokiko garapenerako, herritarren parte hartzeko eta emakumeen eskubideen defentsarako. 2019an, Higinia Garay eta Itxaso Díaz bideogilea El Salvadorrera joan ziren Mundubaten laguntzarekin; bidaia horretatik sortu ziren, batetik, Elizabeth Casillasen eta Higinia Garayren Emakume guztiok komikia...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Casillas, Elizabeth
Egilea(k): Montorio, Bego ; Garay, Higinia
Argitaratua: Bilbo : Astiberri : Mundubat, 2020
Edizioa: 1. ed.
Generoa / Forma: Komikiak
Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Komikia K CAS ema Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20080021