Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Hezkidetza [Haur Hezkuntza] : lanbideak 2 [Interneteko baliabidea]

Material hau Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta behar bereziak dituzten ikasleentzat egokitu da. Materiak guztiak (orriak, kartak, irudiak, hitzak, silabak, hizkiak...) fotokopia daitezke. Moztu besterik ez da egin behar; eta plastifikatu nahi bada, erabiltzeko eta jolasteko prest egongo dira. Material honen helburu nagusia emakume langileen eskubide-berdintasuna lortzea da. Halaber, helburu orokorrak dira: emakumea gizartean eskubide osoz garatu daitekeela ezagutzea, norberaren irudi orekatua eta positiboa eratzea, konfiantza-sentimendua handitzea eta areagotzea, ingurune fisikoa eta soziala gogoz behatzea eta esploratzea, eta jarrera askea izanez, gure gizartean dauden lanbide desberdinak ezagutzea eta haietara hurbiltzea. Bigarren ale honetan hurrengo ariketak eta jarduerak agertzen dira: -Irakurri, lotu eta kopiatu; izena eta lanbidea adierazten duen irudia lotzean datza ariketa. Irudiak desordenatuta daude zailtasuna areagotzeko eta ikasketa maila igotzeko. - Aurkitu hitz zuzena: hiru hitzen artean, hitz zuzena aurkitzean datza. Fonemak eta grafemak bereiztuz eta zuzen erlazionatuz ariketa erabilgarria da arreta lantzeko. - Bokalen ihesa: bokal gabeko izenak dagozkien lanbidearen irudiarekin lotzean datza ariketa hau. Zailtasuna duen ariketa da. Ikasleak bokalak bereiztu eta dagozkien grafemekin lotu beharko ditu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Candina Acebes, Garbiñe
Beste egile batzuk: Duñabeitia, Leire ; Palao, Sergio
Argitaratua: [S.l.] : Pasionporloslibros, 2020
Gaia
Generoa / Forma Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Adina / Maila: HH 5 urte
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur Hezkuntza I HH5 HEZ 392 20 Eskuragarri  Eskatu EK20070123
Haur Hezkuntza HH5 HEZ 392 20 Eskuragarri  Eskatu EK20070119