Buruz kalkulatzeko estrategiak : Lehen Hezkuntza 6 / [proiektua eta argitalpena, Giltza-edebé taldea ; proiektuaren zuzendaria, Josep Estela Herrero ; aholkulari pedagogikoa, Santiago Centelles Cervera ; koordinatzailea, Libe Arenatza Álvarez ; edizioa, Pau Barberá Fábregas, M. Roser Sánchez Gimeno eta Iratxe Lopez Basarrate]
Koaderno hauekin, ikasleek ikasi egiten dute eragiketa matematiko errazak (batuketak, kenketak, biderketa eta zatiketak) eta eragiketa konplexuagoak (berreketak) buruz kalkulatzen, arin eta zehatz. Ikasleak kalkuluak egiten hasten dira, manipulazioaren, irudien eta jolasen bidez, eta, aldi berean, garatu egiten dute gaitasun digital eta matematikoa. Koaderno honetan ikusiko ditugu zenbaki arrunten batuketak, kenketak eta biderketak egiteko estrategiak. Dezimaldun batuketak eta kenketak biribilduz kalkulatzea. Dezimalak hamarreko, ehuneko eta milako zehatzez biderkatzea eta zatitzea. Biderketak iritzira kalkulatzea, biderkagaiak hurbilduz. Hamarreko eta ehuneko zehatzen karratuak. 0,5ez; 0,1ez; 0,01ez; 0,25ez; 0,75ez... biderkatzea eta zatitzea. Zenbakien zatikiak kalkulatzea. Ehunekoak kalkulatzea (%50, %25, %75, %10...). Zenbakiak 1,1ez; 1,5ez; 1,25ez... biderkatzea. Ehunekoak handiagotzea eta txikiagotzea.
Zerrenda: