Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Itsas izar bat zen / John Steinbeck ; [egokitzapena] "Bordaxuri" taldea

Gertakari hau Mexikon iragan da. Herrialde horretako mendebaleko lehorrean gira. Hemeretzigarren mendea bururatzerat doa. Ikusgarri hau solasbidetan finkatzen da: atsegina, tristezia, zorigaitza... Gisa guzietako jendeak hortxetan elgarrekin bizi dira. Horrela egun guzietako biziaren itxura da, lasaia, harroa, eta berdin zoroa. Jende bereziek elgarren artean solastatuz egiten dute gaurko istorioaren mamia. Hemen, irriak eta negarrak nahastekatzen dira; olerkia eta egun guzietako bizia bat bertzeari josiak daude: gertakari latzak edo atsegin zoroak. «Ai... Xahartzeak ez du deus onik... Ene senarra, Kino, eta nihaur biak berdin mende hunekin sortuak gira!...Eta ezgeldirikegonak... Hego Ameriketan eraman dugu bizi guzia... Itsas bazterrean... Nahiz itsasotik atera dugun egun guzietako opilaren saria... Xirla arraintzan zer karra ginuen... Gero, horien barnean ziren perlak saldu ditugu... Gure denborako egunik ederrenak iragaiten ari ginelarik hasi zen egun bat...»

Zerrenda:
Egile nagusia: Steinbeck, John (1902-1968)
Erakunde egilea: Bordaxuri Antzerki Taldea
Argitaratua: [S.l.] : Susa, L.G. 1986
Bilduma: Antzerkia (Susa) ; 4
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Antzerkia
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Antzerkia (Helduentzat) A STE its Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20070046