Berbak legezko aiztoak /Joanes Urkijo
"Berbak legezko aiztoak" hiriari eskeinitako hitzak dituzu, hiritik kanpora nekez izkriba zitezkeenak. Bilbo usainean lotu ditu Joanes Urkijok bere lehen poema liburua den honetako hitzak. Bilbo usainean lotu poemak bilduma baino poema liburu trinko den honetan. Trinkoa, ez bait du arrakalarik, hain da estua poemok lortzen duten sarea. Sare urbanoa. Marlowek bisitatuko zaitu, kale ezagunetan ibiliko zara, gasolina errea, alkohola, bakardadea, etsipena. Esperantza gutxi da liburu honetan. Ez du leihorik. Grisa nagusi. Eta Joanes paperari loturik, hiriko edozein bazterretan, ziudadeko aiztoak berba bilakatzen. Ezin esan hemendik aurrera poetak hiriari ihes egiten dionik.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Lasarte-Oria :
Susa ;
L.G. 1990
|
Bilduma: |
Poesia (Susa)
; 9 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P URK ber | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20070040 |