Azala
Liburua Eskuragarri

Bakarkako isolamendua / Tahar Ben Jelloun ; euskaratzailea, Bego Montorio

Jaioterriko hondar-ale bakan batzuk kartoizko maleta zaharrean. Olibondoaren eta eguzkiaren oroitzapena buruan. Hirirantz abiatu da gizona, deserrirantz, bakarkako isolamendurantz. Eta bera bezain galdurik, bera bezain esku hutsik, sustraietatik erauzitako gainerako gizonekin murgildu da emigrazioaren itzaletan. Urtez urte errepikatzen diren bulego-tramitetan, itsasoaz bestaldeko lurralde urrunetara daramaten ontzi eta trenetako oholetan utzi dituzte larru puskak. Azken ilusioak, etxea izango duten kutxaren atarian. Lanerako onak dira, beharraren beharraz, eta ederto dakite zein garestia den bizimodua irabaztea eta zein merkea bizia galtzea. Etxekoak mantentzeko dirua emango dien lana baino ez dute eskatzen, bertakoek egin nahi ez dutena bada ere, eta existitzeko eskubidea. Herritik atera zirenean beren bekatua pobre izatea zela uste zuten, baina hirian, sortzezko bekatu guztien errudunak beraiek direla irakatsi diete»... Erruduna zara, eroturik zaudelako errudun, deliratu duzulako errudun, hizkuntza bereziaz mintzatzen zarelako errudun, besteak bezalakoa ez zarelako errudun»... Emigratua izateko hobena ordaindu beharko dute, larrutik, emigratua izatea beste irtenbiderik gabe. Horiexek dira Tahar Ben Jellounen liburuan agertzen zaizkigun pertsonaiak, Mendebaldeko gure ziudadeetako bazter-auzotan pilatzen diren itzal ilunak. Hormigoizko «kutxatan» bizi dira isolaturik, zokoraturik, gizarteak ukatzen dien bizi arnasari eutsi nahian. Batek eromenaren bidea hartuk...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Ben Jelloun, Tahar
Egilea(k): Montorio, Bego
Argitaratua: Lasarte-Oria : Susa, L.G. 1990
Bilduma: Erreferentziak (Susa) ; 7
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Sinopsia:Jaioterriko hondar-ale bakan batzuk kartoizko maleta zaharrean. Olibondoaren eta eguzkiaren oroitzapena buruan. Hirirantz abiatu da gizona, deserrirantz, bakarkako isolamendurantz. Eta bera bezain galdurik, bera bezain esku hutsik, sustraietatik erauzitako gainerako gizonekin murgildu da emigrazioaren itzaletan. Urtez urte errepikatzen diren bulego-tramitetan, itsasoaz bestaldeko lurralde urrunetara daramaten ontzi eta trenetako oholetan utzi dituzte larru puskak. Azken ilusioak, etxea izango duten kutxaren atarian. Lanerako onak dira, beharraren beharraz, eta ederto dakite zein garestia den bizimodua irabaztea eta zein merkea bizia galtzea. Etxekoak mantentzeko dirua emango dien lana baino ez dute eskatzen, bertakoek egin nahi ez dutena bada ere, eta existitzeko eskubidea. Herritik atera zirenean beren bekatua pobre izatea zela uste zuten, baina hirian, sortzezko bekatu guztien errudunak beraiek direla irakatsi diete»... Erruduna zara, eroturik zaudelako errudun, deliratu duzulako errudun, hizkuntza bereziaz mintzatzen zarelako errudun, besteak bezalakoa ez zarelako errudun»... Emigratua izateko hobena ordaindu beharko dute, larrutik, emigratua izatea beste irtenbiderik gabe. Horiexek dira Tahar Ben Jellounen liburuan agertzen zaizkigun pertsonaiak, Mendebaldeko gure ziudadeetako bazter-auzotan pilatzen diren itzal ilunak. Hormigoizko «kutxatan» bizi dira isolaturik, zokoraturik, gizarteak ukatzen dien bizi arnasari eutsi nahian. Batek eromenaren bidea hartuko du, beste batek ezin jotzearen desesperazioa ezagutuko edo komisaldegiko eskaileretan behera herioaz bilduko... eta beste batek andrazko baten kartelean, paperezko «irudian», aurkituko du bizirik irauteko indarra. Milaka aletan inprimaturiko andreak beteko dizkio gau desolatuak, zentzurik gabeko bizimodua. Hori dena eta askoz gauza gehiago agertzen dira Ben Jellounen nobela laburrean, «Bakarkako isolamendua» ez baita emigratu baten egunkaria. Ez eta grina asekaitz eta desesperatuen ixtorioa. Emigrazioaren gaineko gogoeta sakona dugu liburua; ahoan marjinazio, arrazakeria eta isolamenduaren zapore mingotsa uzten digun hondar alea.
Deskribapen fisikoa:109 or. : 20 cm
ISBN:84-86766-24-9